Mancomunidad de San Marcos

Ontzien planta
Ontziak sailkatzeko Urnietako plantaren funtzionamendua

Plantaren funtzionamendua
Kokapena
Bideoa
Bisita gidatuak
Bisita eskatzea

Ontziak sailkatzeko Urnietako plantaren funtzionamendua

Automatizazioak ontzi-hondakinen prozesamendua optimizatzen du.
Automatizazioa onurak sortzen ditu

Automatizazioa ontziak sailkatzeko Urnietako plantan sailkapen- eta tratamendu-prozesuei aplikatuta, zalantzarik gabe, onurak sortzen ditu ondoren hondakin-motak birziklatzeko:

Ontziak sailkatzeko Urnietako plantaren funtzionamendua

  1. Instalazioaren prozesatze-gaitasuna gehitzen da.
  2. Plantaren errendimendua eta eraginkortasuna gehitzen da.
  3. Eskuzko lana murrizten da.

Automatizazioa hondakinak zinta garraiatzailean hartzen diren unetik hasten da. Poltsak irekitzeko makinatik pasa ostean, pixkana hondakinak sailkatzen hasten da. Ildo horri jarraiki, materialak tamainarekin, kolorearekin eta izaerarekin bat bereizten dira:

Ontziak sailkatzeko Urnietako plantaren funtzionamendua

  1. Dentsitate baxuko polietilenoa
  2. Dentsitate altuko polietilenoa
  3. PET-a
  4. PVC-a
  5. Metalezko ferrikoak
  6. Aluminiozkoak
  7. Brickak
  8. bestelako hondar-produktuak
 

Ontziak sailkatzeko Urnietako plantaren funtzionamendua

Lehenengo sailkapena tamainaren eta formaren arabera egiten da bereizgailu balistikoari esker; 80 mm-ko zuloak ditu. Bereizteko bigarren moduan imanak erabiltzen dira. Horiei esker, elementu ferrikoak bereizten dira ondoren prentsatzeko. Agian, aurrerapen teknologikorik handiena hautemate optikoaren bidez egindako sailkapen automatikoan oinarritzen da. Mekanismoak irakurle optikoak ditu eta material desberdinak kolorearen, formaren eta tamainaren arabera identifikatzeko gai da. Sistemak identifikatu ostean, gainerakoetatik bereizten ditu aire-korronteak erabiliz.

Sailkapen-mekanismoek bereizgailu balistikoekin eta magnetikoekin elkarrekintzan dihardute. Horiek zinta garraiatzaileak eskuratzen duen material-fluxu etengabeari aplikatzen bazaizkio eta, gainera, materiala berriz prozesatzen bada, bereizte- eta sailkapen-prozesuan eraginkortasun handia izango da eta bigarren mailako lehengaiak lortuko dira birziklapen-enpresetara eramateko.

Automatizazio-prozesu berria 2006ko irailean egin zen eta plantak tratatzeko gaitasuna txanda bakoitzean 5.000 tonakoa da. Aldi berean, 2016. urtean zehar hobetze lan garrantzitsuak, jasotze eremua, optiko irakurgailuak eta hautaketa lerroak nabarmenki hobetuz.

Bertan jaso eta ateratzen den material guztiaren informazioa zabaltzeko, hemen aurki daiteke mankomunitateak garatutako azpidomeinua.


Ikusi ontziak sailkatzeko Urnietako plantaren mapa handitua

GPSren koordenatuak:
Lat.: 43º14´23,91´´ I. Luz.: 1º 59´37,50´´ M.

Ingurumen-ikasgela

Ingurumen-ikasgela

San Markoko Mankomunitateak bere instalazioetara egindako bisita gidatuen zerbitzuari buruzko kalitatea hobetu nahi izan du eta, xede horrez, Urnietako sailkapen-plantan berrikuntzak gauzatu ditu.

Ildo horri eutsiz, ingurumen-ikasgela moldatu du, sailkapen-plantan egindako kudeaketari dagokion informazioa finkatzeko. Hala, taldeei edukiontzi horira bota behar diren ontzi desberdinak, baita bertan amaitu behar ez dutenak ere erakusten zaizkie. Aldi berean, zatiak (PET, HDPE, LDPE) nola birziklatzen diren azaldu eta plantan sailkatutako material-mota bakoitzetik abiatuta lortutako produktuak (ehun-zuntzak, jantzi polarra, alfonbra-zatia, kraft papera, tectan aglomeratua…) aipatuko zaizkie.

pdfUrnietako sailkapen-plantan ingurumen-ikasgelari dagokion panela

Urnietako Planta

Unitate didaktikoak

Lehen Hezkuntzarako fitxa. Ireki Fitxa. pdf(2,63 Mb)

Bigarren Hezkuntzarako fitxa. Ireki Fitxa.  pdf(2,67 Mb)

Informazioa

  • Gehienez 35 ikasle.
  • Plantan bisitak 60 minutu irauten ditu.
  • Tailerrak 90 minutuko iraupena du.

Sartu Urnietako ontzien sailkapen-planta bisitatzeko eskaera-galdeketan.

pdf Urnietako ontzien-sailkapen-plantari dagozkion segurtasun-arauak. (pdf, 19 kb.)