Mancomunidad de San Marcos

Edalontzi berrerabilgarriak
Hontziak berrerabiltzeari bultzada bat

Informazioa
Edalontzien eskaera

Edalontzi berrerabilgarriak

Informazioa

San Markos Mankomunitatea 2006 urtez geroztik edalontzi berrerabilgarrien inguruan eskaintzen duen zerbitzua aldatzera derrigortuta dago bere borondatetik kanpo dauden arrazoiengatik. Orain arte, zerbitzuak ondorengo berrerabilerak bermatu ahal izateko garbiketa zerbitzua barneratzen zuen.

Baina, alde batetik horretaz arduratzen zen enpresak ostalaritzari dagokion araudia dela eta, eskaintzen zigun garbiketa zerbitzuari uko egin behar izan dio eta, bestetik, gure inguruan zerbitzu hori ematen duen bestelakorik ez dugu.




Hori guztia aintzat hartuz, San Markos Mankomunitateak ondorengo puntuak adostu ditu:

  1. Edariak emango diren ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeei begira mailegu zerbitzua mantentzea, beti ere, hondakinen sorreraren inguruan prebentzio neurriak hartzen dituztenei, esaterako, erabilera bakarreko edalontzien erabilera saihestea. 
  2. Beharko diren edalontziak ehunka eskatu beharko dira eta eskatzaile gertatuko den erakunde, elkarte edota taldea edalontzien jabe egingo da, eskaera batetik bestera hiru urteko tartea utzi beharko delarik. 
  3. Hartuko den edalontzi bakoitzeko 10 zentimoko kanona ezarri da. 
  4. Eskatzaile gertatuko den erakunde, elkarte edota taldeari arren eskatuko zaio bere esku egongo diren etorkizuneko ekitaldietan edalontziak behin eta berriro erabiltzearen konpromisoari eusteko, bere eskutan utziz bilketa, garbiketa eta biltegiratze lanak modu egokian egitea. 
  5. Edalontziak era honetan eskuratzeko aukera ematea San Markos Mankomunitateak dituen edalontzien kopurua bukatu arte. 
  6. Eskatzaile gertatuko den erakunde, elkarte edota taldeak eskatuko dituen edalontziak Hernaniko Garbigunetik hartu beharko ditu, beti ere, eskatuko dituen edalontzien kalkuluaren arabera diru-sartzearen agiria erakutsiz. 
  7. San Markos Mankomunitateak edalontzi berrerabilgarriak behin eskatzaile gertatuko den erakunde, elkarte edota taldearen esku egongo direnetik uko egiten dio horien erabilerari buruzko edozein ardurari.

Edalontzi berrerabilgarriak

Erakundearen izena
Izaera
Harremanetarako pertsonaren datuak
Edalontzien datuak


Ordainketa egiteko Kontu Korrontearen datuak: 2095 5005 91 1060512083(zehaztu ordainketaren "kontzeptua"-n taldearen izena, udalerria eta "EDALONTZIA" hitza)

Edalontzien bilketa
Spamaren aurkakoa

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.

Aurreko paragrafoan aipatzen den Datuak Babesteko Politikaren baldintzak onartzen ditut.