Mancomunidad de San Marcos

Bigarren eskuko merkatuen 5. edizioa
Prebentzioak merkaturako jauzia eman du: bosgarren edizioa

Informazioa
Kanpainaren materiala

San Markoko Mankomunitateak bigarren eskuko merkatuak

Informazioa

San Markoko Mankomunitateak bigarren eskuko merkatuak antolatzen ditu, garatzen ari dituen ekintzei buruzko informazioa transmititzeko espazio ezin hobeak direlakoan. Horrez gain, hondakinak sortzeko orduan, prebentzioaren ekimenen barruan berrerabiltzearen kulturak protagonismoa hartzen du. Harrera ona denez, Mankomunitateak berrerabiltzearekin zita bost ediziotan errepikatu du. Izan ere, bosgarren edizioa 2012ko apirilean eta maiatzean egin zen.

San Markoko Mankomunitateak bigarren eskuko merkatuak

Helburuak

  1. Objektu erabiliak berrerabil daitezen sendotzea.
  2. Bigarren eskuko merkatuak duin bihurtu eta horiei prestigioa ematea.
  3. Hiri-hondakinak prebenitzeko ekimen desberdinei buruz herritarrei informatzea.

Metodologia

Edizio bakoitzean informazio-diptikoa San Markoko Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrien etxeetako postontzietan informazio-diptikoa sartuz deialdi orokorra luzatzen da. Merkatuetan herritar guztiek parte har dezakete, bai banan-banan, bai talde edo irabazi-asmorik gabeko elkarteei ordezkatuz. Hala, objektuen salmenta edo trukerako postua eska dezakete. Gainera, zeharka parte hartzeko aukera ematen da, antolakuntzak berak eskaintzen duen salmenta-zerbitzuaren bitartez.

Urte guztian zehar bigarren eskuko merkatu birtualaren zerbitzuak aktiboa dirau: merka2sanmarcos.org
Sartu merkatu birtualean merka2sanmarcos.org