Mancomunidad de San Marcos

Eltzekondoa garbituz
Hondakien prebentziorako kultura bultzatzeko kanpaina

Informazioa
Kanpainaren materiala
Material mediatikoa

errezeta liburuxka

Informazioa

Gure elikagaien zati bat zuzenean zaborrera botatzen da arrazoi desberdinengatik: kontserbazio-ohitura txarrak, beharrezkoa baino gehiago erostea, janari pasatua edo elikagai iraungiak… Horietako hondakin asko saihets zitezkeen eta, horretarako, San Markoko Mankomunitateak 116.000 sukaldaritzako errezeta-liburu sartu zituen kide diren 10 udalerrietako postontzietan. Ez utzi apurrik! izan zen izenburua. Errezeta-liburuak aholku eta errezeta errazak zituen, gure etxeetan elikagaiak eta janari-hondarrak hobe aprobetxatzeko. Errezetek azken platera ikusteko argazkiak zituzten eta bakoitzarekin gehienez orrialde bat betetzen zen.

Errezeta-liburuaEuskarriak informazioa egituratzeko lau atal ditu:

  1. Oinarrizko 22 errezeta, hain zuzen ere, errezeta-liburuaren funtsa.
  2. “Prebenitu erosten den unetik”: hondakinen sorrera saihesteko, erosteko unetik kontuan hartu behar diren alderdi xumeei erreparatzen zaie.
  3. “Hozkailua irekiz, 11 opari!”: hozkailuan eta jakitokian dugunari arreta eskaintzea gomendagarria dela adieraztea.
  4. “Osagaiak egiteko hondarrak berrerabiltzea”: hondarretatik abiatuta, beste plater batzuetan erabiliko diren osagaiak egiteko trikimailu errazak.

Helburuak

  1. Beste menu batzuk egiteko aurreko menuetako hondarrak aprobetxatzen zituzten sukaldaritzako platerak berreskuratzea.
  2. Iraungi baino lehen kontsumitu ezingo ditugun elikagai galkorrak gehiegiz ez erostea.
  3. Gehiegiz paketatutako produktuak erosteagatik etxeetan sortzen ditugun hondakinak murriztea eta produktu fresko eta denboraldikoen aldeko apustua egitea.

Metodologia

Errezetak egiteko orduan, gure eskualdean izen handia duten sukaldariek parte hartu dute; horiek guztiek Peio García Amiano izen handiko gastronomoaren koordinaziopean jardun dute. Azken euskarria Mankomunitateko etxe guztietan entregatu zen.

Etxekondoa garbituz

pdf Errezetategia (pdf, 1,27 Mb ).


Kanpainaren audioak

Idatzizko komunikabideak

pdfIdatzizko komunikabideetan izandako presentziaren bilduma (5 Mb.)