Mancomunidad de San Marcos

BAI / SI
Hondakinen ekoizle handientzako kanpaina

Información
Kanpainaren materiala

Hondakinen ekoizle handientzako kanpaina

Informazioa

San Markoko Mankomunitateko Hiri Hondakinen Kudeaketari buruzko Plan Integralaren (2002-2016) aukera estrategiko bat hiri-hondakin gehienei balioa ematea da, besteak beste, osatzen dituzten zati desberdinak gehiago birziklatzetik abiatuta. Aurrekoaren harira, udal-hondakinen zati birziklagarri desberdinak, besteak beste, ontzi-hondakinak gaika jasotzeko sortzaile handiei bilketa bereziak eskaintzea aurrez ikusten da.

Hondakinen ekoizle handientzako kanpaina

Helburuak

  1. Zentroetako arduradunei jardueraren ondorioz sortzen diren plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak behar bezala identifikatzen, hautatzen eta edukiontzi horian botatzen erakustea.
  2. Hondakinen sektore sortzaile desberdinei hurbilduz, Plan Integrala garatzea.

Hondakinen ekoizle handientzako kanpaina

Metodologia

Halako hondakin-motaren sortzaile handien sektore bakoitzari (ikastetxeak, ospitaleak, hotelak, merkataritza-guneak, egoitzak eta enpresak) erreparatuz, 2003ko maiatzean eta ekainean Donostiako 57 zentro esangarrik bisita pertsonalizatua izan zuen eta hitzaldi-tailer praktikoa eskaini zitzaien langileei, zerbitzuan errazago parte har zezaten. Guztira 510 langilek parte hartu zuen sail eta zerbitzu desberdinetatik: sukaldea, jangela, kafetegia, ikuztegia, garbiketa… horietan halako hondakinak sortzen baitziren.

Icono de Acrobat ReaderKartela (526 Kb)

Icono de Acrobat ReaderDiptikoa (5,13 Mb)

Icono de Acrobat ReaderGutuna (1,27 Mb)

Icono de Acrobat ReaderKamiseta (169 Kb)

Icono de Acrobat ReaderEranskailua (3,56 Mb)