Mancomunidad de San Marcos

Lege oharra

San Markos-eko udal mankomunitateak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

San Markos-eko udal mankomunitateak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.

Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, San Markos-eko udal mankomunitateak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

San Markos-eko udal mankomunitateak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

 

Trafiko-datuak eta Cookieak

sanmarkos.eus web guneak, erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta hobetzeko asmoz, cookieak erabiltzen ditu. Web-zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia da, hain zuzen, cookie bat; berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Enpresa-Bezeroren web guneak berak sortutako cookieak baino ez ditu irakurriko. sanmarkos.eus-ek erabilitako cookieak, beraz, erabiltzaile eta ordenagailu bakar bati lotutakoak izango dira; eta ezingo da beste datu pertsonaletara sartu.

Nabigatzaile gehientsuenek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea; halere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, ordenagailuko pantailan cookieak jaso direla adierazteko, eta bide batez, bere disko gogorrean instala daitezen saihesteko.

Era berean, web gune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, www.sanmarkos.eus-ek IP helbideak erregistratzen ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari gara web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Enpresa-Bezeroren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.