Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2019/06/10

Ekainaren 6an abiatu da Eskala San Marko, ontziak bereizteari eta birziklatzeari buruz kontzientziatzeko kanpaina

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Eskala San Marko sentsibilizazio-kanpaina berria abiatu dute, bereziki mankomunitatea osatzen duten herrietako jendeari zuzendurik, kartoizko edo paperezko ontziak, latak, brikak eta plastikozko ontziak, eta beirazko botila, poto eta ontziak behar bezala bereiztearen garrantziaz ohartarazteko. Aurten ere, formatu original bat aukeratu da ekimenerako: 22 eskailera errotulatu dira mankomunitateko herrietako zenbait gunetan (Donostia, Lasarte-Oria, Errenteria, Pasaia, Lezo, Astigarraga eta Urnieta). Eskailerak errotulatzeko motiboei dagokienez, ontziak behar bezala bereiztearekin eta ingurumena zaintzearekin loturiko mezuak jasotzen dituzten lan artistikoak aukeratu dira. Kanpaina ekainaren 6an abiatuko da, hedabideentzako aurkezpen batekin, eta ekainaren 28an bukatuko da. Hartzaile guztientzako moduko kanpaina bat diseinatu dute; horregatik aukeratu dute halako euskarri deigarri, ikusgarri eta egunerokoa, hau da, erreferentziazko herrietako puntu estrategikoetan kokaturiko eskailerak. Dinamizatzaileek informazio-gune ibiltarien bitartez azalduko dute zertan datzan kanpaina, herriz herri, goizez eta arratsaldez.

 Ekintza kalean

 

Eskala San Markoren helburua birziklatzeak eguneroko bizitzan daukan garrantziaz kontzientziatzea da. Eskailerak harridura sortzeko erabiliko dira, eta asmoa kaleko jendea sentsibilizatzea da, jendeari etxean sortzen diren hondakinak bereizteari buruzko oinarrizko nozioak azalduz eta gehiago eta hobeki birziklatzera animatuz. Hori dela eta, kanpainaren aurkezpen ofizialaren aurreko egunetan, 120.000 informazio-triptiko banatuko dira aipaturiko herrietako etxeetako postontzietan.


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.