Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2019/04/01

San Marko mankomunitateak eta Ecolec Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

 

ECOLEC fundazioak, aparailu elektriko eta elektronikoak birziklatzen jarduten duen irabazi asmorik gabeko erakundeak, eta SAN MARKO MANKOMUNITATEAK, Donostialdeko hamar udalerri biltzen dituen erakundeak, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Donostian, SAN MARKOK kudeatutako instalazioetan jasotako aparailu elektrikoak eta elektronikoak egokiro kudeatu ahal izateko.

Hitzarmenaren helburua SAN MARKOREN eta ECOLEC fundazioaren arteko lankidetzaren baldintzak eta esparrua zehaztea da; hala, hainbat baldintza arautuko dituzte, etxeko erabileratik eta antzekoetatik sortutako tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak biltzeko, hain zuzen ere, SAN MARKOK kudeatutako garbiguneetan –hondakinen gaikako bilketarako instalazioetan– utzitakoak jasotzeko.

 

Orotara, zazpi instalazio finkatu dira esandako hondakinak biltzeko: Garberako garbigunea, Atotxa Errekako garbigunea, Hernaniko garbigunea, Oiartzungo garbigunea, Usurbilgo garbigunea, San Markoko zabortegia eta ontziak sailkatzeko Urnietako planta.

 

Sinatutako akordioari esker, hondakinak modu jasangarrian kudeatuko dira, eta lagungarri izango da minimizazio eta balorizazio ehunekoak handitzeko bidean. Hitzarmen hau aplikagarria izango da 110/2015 Errege Dekretuaren I. eta II. eranskinetan adierazitako etxe erabilerako tresna elektriko eta elektronikoen hondakin guztietara.

 

Luis Moreno Jordanak, ECOLEC fundazioaren zuzendari nagusiak, hauxe adierazi du esandako hitzarmena sinatu ostean: “ECOLECek konpromisoa hartzen du tratamendu horrek ingurumen kudeaketa egokia izan dezan, erretiratutako tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen tratamendua dokumentalki justifika dadin (birziklatzea eta baliaraztea), eta aldian-aldian SAN MARKORI jakinaraz diezaion kudeatutako tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak zer operadore logistikotara eta azken xedetara bidaltzen diren”. Era berean, fundazioak informazio hau ere emango du: kudeatutako tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen zer ehuneko prestatzen diren berrerabiltzeko, birziklatzeko eta, hala dagokionean, baliarazteko.

 

Bestalde, Jaime Dominguez-Macayak, SAN MARKOKO presidenteak, zera adierazi du: “ECOLEC FUNDAZIOAREKIN lan egiteari esker, kudeaketa efizientea, eraginkorra eta ingurumena errespetatzen duena lortuko dugu, betiere ingurumen-jasangarritasunaren irizpideak betez. Sinatu berri dugun hitzarmenaren helburua 110/2015 Errege Dekretuak markatutako eskakizunei modu efizientean erantzutea da, eta, hari esker, urrats gehiago egin ahalko ditugu ekonomia zirkularraren bidean, guri dagokigun toki esparruan”.


Albisteen zerrendara itzuli