Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2019/02/08

2017ko kanpainan bilketan egindako kudeaketarengatik ezagutza gorena jaso du Mankomunitateak

Joan den ostegunean, otsailak 7, Paperezko Txori Urdinak emateko ekitaldia egin zen Madrilen, ASPAPEL elkarteak (Ore, Paper eta Kartoi Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea) tokiko erakundeei aitortzen dien ezagutza, aurreko urtean paper eta kartoi bilketa bereizia kudeatzean bikain aritzeagatik.

2017ko kanpainan bilketan egindako kudeaketarengatik esker-ona jaso du Mankomunitateak. Madrilgo Rafael del Pino Auditoriumean egindako sari banaketan Trantsizio Ekologikoko ministro Teresa Riberak eta Jordi Mercader ASPAPEL elkarteko lehendakariak banatu dituzte sariak. Emanaldian saritutako 40 erakunde izan dira, eta haietatik hemeretzik ezagutza gorena jaso dute, paperezko hiru txori urdinek irudikatua. Hemeretzi horietako bat San Marko Mankomunitatea izan da, eta ezagutza gorena jaso duten beste hemezortziak hauek izan dira: Barcelona, Lleida, Sant Boi de Llobregat, Bilbo, Burgos, Cádiz, Ciudad Real, Fuenlabrada, Getafe eta LYMA, León, Logroño, Soria,  Vitoria-Gasteizeko udalak, Consell Comarcal de l'Alt Empordà, Consorci de Residus i Energia de Menorca, Huesca eta GRHUSA 1 Zk Elkartzearen Partzuergoa, Mendebaldeko Costa del Soleko Udaletako Mankomunitatea eta Iruñerriko Mankomunitatea.

Jaime Dominguez-Macayak,  San Marko mankomunitateko presidenteak jaso du Mankomunitateari dagokion saria.

2017ko kanpainan izandako bikaintasun maila balioztatu du ASPAPELek, eta, lortutako balioespenaren arabera, paperezko txori urdin bat, bi edo hiru eman ditu. ASPAPELen esanetan hurrengo urteetan papera eta kartoiaren ekonomia zirkularraren erronka nagusia bildutako gaiaren kalitatea izango da. Bilketa sistemek hondakinen hainbat iturritara egokituak izan beharko dute ahalik eta kopuru handiena errekuperatzeko eta birziklapen ona baino hobeagoa bermatzeko.

Oso adierazgarria da Aspapel-ek emandako datuen arabera, San Marko mankomunitateak urteko biztanleko Estatuko kopururik handiena eskuratu zuela, 58,7 kg alegia. 2018. urteko behin behineko datuen arabera % 4ko igoera izango dela zehazten dute. Emaitza hauek garbi erakusten dute mankomunitateak emandako zerbitzuek, herritarren kontzientziazio maila altuarekin batera, jartzen gaituztela oso toki onean ekonomia zirkularraren bidean aurreratzen jarraitu ahal izateko.


Albisteen zerrendara itzuli