Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2017/10/23

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Birziklik kanpaina aurkeztu dute

Hilabete honetan, San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok abian jarri dute Birziklik kanpaina, Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako biztanleak sentsibilizatzeko. Kanpaina aipatutako daten barnean garatu da, hiru lekutan, hau da, irailaren 29an Donostiako Urdaneta kalean ireki, eta han egon da astebete, eta, ondoren, Trintxerpen –Euskadi Etorbidean– (euskaltegiaren ondoan eta Errenterian 
(Pelotari kalea) jarri dute. Kanpaina diseinatzerakoan, hitz-jokoa egin da birziklatu eta klik egin hitzekin, eta hala sortu da Birziklik. Beraz, herritarrak birziklapenaren arloan murgiltzeko eta sentsibilizatzeko helburuarekin antolatu da kanpaina. Hautatutako dinamikak lotura estua dauka argazkigintzarekin eta erruletarekin, eta kaleko ekintza eta mundu digitala nahasten dira. Herritarren sentsibilizazioaren ildotik jarraituz, instalazio
deigarri bat aukeratu da kalean kokatzeko eta herritarrek hainbat modutan parte hartzeko. Errotulatutako kabina bat kokatuko da kalean, plastikozko, metalezko eta beirazko ontzien sailkapenari buruzko irudiekin, jendeak argi eduki dezan. Hiru lekuak aukeratzeko, handik nolako
jendetza pasatzen den hartu da aintzat, parte-hartzea ahalik eta handiena izan dadin. Gainera, Bera Bera eskubaloi-taldeak kanpainarekin bat egin du, informazioa zabalduz, sariak emanez, eta abar. 

Tablet irabazleen datuak:

1.Cristina Fernandez Marcos DONOSTIA

2.Nerea Urbieta Igual DONOSTIA

3. Manuel Ferreira Gomes PASAIA

4.Mª Carmen Mediero Pérez LEZO

 

Kamisetak irabazi dutenen zerrenda:

 

Alaitz Etxebeste Iraola DONOSTIA

Leire Martin Otaño DONOSTIA

Leire Agirrezabal Agirreurreta DONOSTIA

Sandra Noemy Fajardo Toruño DONOSTIA

Izaskun Garcia Nuñez PASAIA

Mª Pilar Remon Ramos ERRENTERIA

Rosi Rodado Aguado ERRENTERIA

 


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.