Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2016/11/23

Astigarragako Udalak eta San Marko Mankomunitateak bilketa sistema aldatzeko hitzarmena sinatu dute

Astigarragako Udalak eta San Marko Mankomunitateak udalerrian hiri hondakin bilketa sistema aldatzen duen lankidetza hitzarmena sinatuko dute gaur. Bi erakundeen arteko akordio honek atez atekoaren behin betiko bukaera ekarriko du eta baita edukiontzien ezarpena ere. San Markok atzo ospatutako batzarrean onartu zuen hitzarmena, Udalak, ordea, azaroaren 19an, larunbata, izandako ohiko osoko bilkuran.
Astigarragako udal gobernuak udalherrian hiri-hondakinen bilketa egingo duena San Markos Mankomunitatea izatea erabaki zuen uztailean, eskaintzarik merkeena eta eraginkorrena zela kontuan hartuta. Azken hilabetetan, bai Udalak bai San Markok elkarrekin lan egin dute hitzarmena aurrera ateratzeko.
San Marko Mankomunitatearentzat Astigarragan edukiontzien bidezko zerbitzua ezartzea erronka izango da. Izan ere, Astigarraga izango da hiri hondakinen arloko bilketa integrala burutzen duen lehendabiziko udalerria. Presidentearen hitzetan, mankomunitateak aurrerantzean bide horretatik jarraitzeko gogoa eta asmoa du.
Organikoa eta errefusa jasotzen dituzten edukiontziak txip bidezko txartelekin irekiko dira, astean behin errefusaren kasuan. Pardelei dagokienez, egunero bota ahal izango dira errefusarentzako edukiontzietan. Txiparekin erabili beharko edukiontzien erosketarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza bat erabili egingo da.
Hiri hondakinak biltzeko ereduak apirilaren 17an egindako kontsultan aipatutako ezaugarriak izango ditu, eta, aldaketarekin, udalak 300.000€ baino gehiago aurreztuko ditu urtero: edukiontzien bidezko bilketak ureteko 80.000€ko kostua izango du, Garbitaniak gaur egun atez atekoaren bidez egiten duenak, aldiz, 400.000€ baino gehiago gastua eragiten dio Udalari.
Edukiontzien ezarpena mailakatua izango da. Udalerrian ikusiko ditugun lehenengo edukiontziak urdinak -papera-kartoiarentzakoak- eta horiak -ontzi arinak jasotzen dituztenak- izango dira. Datorren bi asteetan zehar jarriko ditu San Markok. Organikoarentzako edukiontziak, bestalde, hilabeteko epean jarriko dira martxan. Azkenik, errefusaren bilketa 2017an hasiko da.


Albisteen zerrendara itzuli