Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2016/10/27

2016/2017 ikasturtean “Eskolan konposta” proiektua abian

San Markos Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak “Eskolan Konposta” proiektua abian jarri dute ikasturte berri honetan. Hiri hondakinen prebentzioa bultzatzen du ekimen honek, eta eskola eremuan konpostatzea sustatu nahi du, eskolan sortzen den biohondakina kudeatuz. 2014/2015 ikasturtean 13 ikastetxe sartu ziren proiektuan eta 2015/2016 ikasturtean berriz beste 23 ikastetxek hondakin guztiak sailkatzen dituzte. Ikastetxe guzti hauetan 50 konpostagailu egokitu eta martxan jarri dira eta laguntza teknikoa eskeini zaie. Hondakinen sailkapena eta konpostaren prozesua ezagutzeko irakaslegoarekin saio didaktikoak antolatu dira. Guztira 300 saio izan dira non Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zentruek izan diren partaide. San Markos Mankomunitateko udalerrietako 21.000 ikasle baino gehiagok parte hartzen dute proiektuan eta 10.000 ikasle baino gehiagoren otorduetako hondakinak egokiro sailkatzea lortu da. Honekin, errefusarekin batera doan hondakin organiko kantitatea murrizten ari da, prebentzioa jatorritik lantzen eta konpostajearen bitartez. Ikasleek hondakinen zikloa ixten dute, lortutako konposta beraien baratza eta lorategietan erabiliz. Informazioa gehiago eskuratzeko edota proiektuan parte hartzeko, bisita ezazu www.eskolankonposta.eus web orria.


Albisteen zerrendara itzuli