Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2016/07/04

Birziklaberintoa Garberara badoa

Garbera merkatal gunearen ekimenez, Birziklaberintoa instalakuntza bertaratuko da Uztailaren 15a bitartean. Jendaureko ordutegia astegunetan  17.00etatik  21.00etara izango da. Larunbatetan, aldiz arratsaldez ez ezik, goizeko ordutegia izango du; 11.00etatik 14.00etara, hain zuzen.

Birziklaberintoaren helburua birziklapen ohitura zuzenak bultzatzea eta informazioa zabaltzea da. San Marko mankomunitateak garatua, Ecoembes zein Ecovidrioren finantzazioa eduki du. Bigarren aldi honetan, Garbera merkatal gunearen bultzada izan du. Bera Bera taldeak aurrekoan izandako babesari jarraipena eman dio aldi berean.


Albisteen zerrendara itzuli