Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2016/04/21

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok birziklatzearen labirintoa estreinatzen dute

“Birziklabirintoa, izan zaitez gure taldekidea” Horrela deitzen da San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok apirilean eta maiatzean burutuko duten ekintza. Berez, hiritargoa birziklapenaren bitartez Ingurumena zaintzeko ildotik murgiltzeko eta sentsibilizatzeko helburuarekin antolatutako kanpaina, etxeko hondakinak hobeto bereizten ikasteko. Labirinto bitxi hau Donostiako Easo plazan kokatuko da apirilaren 21etik maiatzaren 4ra bitartean. Birziklabirintoa ez da kanpaina arrunta, Easo plazatik pasako den jendearen arreta deitzeko elementu ikusgarri asko baititu. Egurrezko paletetan
osatutako tamaina handiko estrukturak ongietorria emango dio bertaratuko den jendeari eta plastikozko, brik motako eta metalezko ontziak, zein beirazko ontziak eta paper eta kartoizko ontziak zuzen bereizteko azalpenak nonahi aurkitzen dira zirkuitu itxi batean sartzen diren lagunentzako. Dinamizatzaileek hiritargoa kanpainan parte hartzera gonbidatuko dute ondorengo ordutegi honetan: goizeko 10.00etatik 13.00etara eta arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara lanegunetan eta, 10.30etatik 14.00etara/ 17.00etatik 20.00etara asteburuetan. Gainera Gipuzkoako Bera Bera eskubaloi taldeko zenbait jokatzaileek Birziklabirintoarekin bat egingo dute, jendea Ingurumena zaindu behar dela etxeko hondakinak ondo bereiztu ahal izateko.

 

Kanpaina honen helburua, San Marko Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietako (Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil) bizilagunak birziklapenaren eta ingurumen zainketaren inguruko kontzeptuetan trebetasuna hartzea, zalantzak argitzea eta ezagutza zabaltzea da. Kaleko ingurumen ekintza honen bitartez (Green Street Marketing), kalean bertan ingurumena zaintzeko beharra azpimarratu nahi dugu eta jendeak beraien etxeetara bueltatzerakoan hondakinak bereizketa linea desberdinetan uztea nahi da. Jadanik hondakinak eta ontziak bereizten duen jendea txalotzea eta jasangarria den ohitura hori sendotzea nahiko genuke. Era berritzaile baten bitartez, jendeari mezua era azkarren eta sendoan ailegatuko zaiolakoan gaude, egiaztuta dago era dibertigarri eta ludiko bat erabiliz jendeak hobeto hartzen dituela ingurumenarekiko errespetua sustatzeko proposatzen diren neurriak. Gainera, labirintoa elementu misteriotsua denez, jendea sartzera, parte hartzera eta galdetzera animatuko dela pentsatzen dugu, bidetik birziklapenaren inguruko ohitura onak ikasiz eta barneratuz. Ildo honetan, kanpaina hasi aurretik aipatutako udalerri horietako postontzietan 127.000 triptiko informatzaileak banatu dira. Beste sorpresa eta mezu batzuen artean, labirintora sartzen diren pertsonak birziklatutako materialez osatutako objektuekin
topatuko dira. Eta bukatzeko, kanpaina honen bereiztasunen artean, Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariek parte hartuko dute jendea animatzen kaleko bi ekintzetan: lehenengo saioa hilaren 22an, ostirala, egingo da eta, bigarrengoa, astelehenean, maiatzaren 2an, biak arratsalde aldera, seiretatik aurrera.


Albisteen zerrendara itzuli