Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2015/05/11

San Markoseko gotorlekura eta zabortegira iristeko errepidea konpontzen hasi dira

Obra horien bitartez, San Markoseko zabortegia zigilatzeko eta behin betiko ixteko lanek eragindako kalteak konponduko dituzte. Maiatzaren 16an eta 17an trafikoa eten egingo dute, errepidea asfaltatzeko.

Gaur, astelehenarekin, hasiko dira San Markoseko gotorlekura eta zabortegira iristeko errepideko obrak, Langaitz ikastolatik bi gune horietara bitarteko tartean. Lehen helburua kalteak konpontzea da, zabortegia zigilatu zenean kalteak eragin baitziren errepidean.

Obraren hasierako aurrekontua 120.000 € da (BEZa barne), eta bide-zorua ez ezik, arekak ere hobetuko dituzte. Era berean, albo batean korridore antzeko bat ere egingo da, bazterbide modukoa, oinezkoak segurtasun handiagoz ibil daitezen bide horretan barrena. Astebeteko epean burutu beharko dituzte lanak, datorren astelehenerako (maiatzak 18) bukatuta egotea aurreikusten baita, baldin eta asfaltatzeko aurreikusitako egunak atzeratu behar ez badira eguraldia dela-eta.


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.