Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2015/04/27

Bilduk areagotu egin du hondakinen bilketaren kostua atez ateko zerbitzua ezartzearekin batera

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak argitaratu duen azken txostenean adierazten zen atez ateko zerbitzuak urte bakoitzean % 104 igo dituela zaborra biltzeko kostuak Debagoienean, eta horrek egiaztatu egiten ditu San Markos mankomunitateak dituen datuak. Zehazki, hainbat udalerritan (Usurbil eta Hernani, esaterako) ia hirukoiztu egin da mankomunitateak kudeatutako edukiontzien bilketak eragindako kostuak, eta Pasaian kontzeptu horrengatik zituen gastuak bikoiztu egin dira.

Mankomunitateko presidente Denis Itxaso jaunaren arabera, arazo handia sortzen ari da udalerri batzuk egiturak bikoizten ari direlako, mankomunitatearen eginkizunak egiteko enpresak sortzen ari direlako eta enpresa horiek askoz ere garestiagoak direlako. Atez ateko gastuei erraustegiaren enpresa esleipendunei ordaindutako kalte-ordainak eta kontratuak ez betetzeagatik bankuei ordaindu beharko zaizkien gastuak gehitzen badizkiegu, ondorioa oso larria da: “Bilduk 90 milioi eurotik gorako zulo ekonomikoa eragin du zaborren gaian, eta erantzukizunak eskatzeko garaia iritsi da”.

Zifrak oso argiak dira; Hernanin, 2009. urtean (bilketa edukiontzien bitartez egin zen azken urtea), zerbitzuaren kostuen zenbatekoa 467.657 € izan zen, 2013. urtean, atez ateko sistemarekin, gastu hori hirukoiztu egin zen eta 1.533.000 € izatera iritsi zen; Usurbilen egoera berdina da: 2008. urtea izan zen edukiontzi-sistema erabili zen azken urtea eta 197.000 €-ko kostua izan zuen, gastu hori 2014. urtean 577.650 euro izatera iritsi da; Pasaian, atez ateko zerbitzua ezarri den lehenengo urtean gora egin dute kostuek, 1.000.000 € euro izatetik 1.800.000 € izatera igaro baitira. Denis Itxaso mankomunitateko presidentearen ustez, datu horietatik ateratzen den ondorioa argia da: “Atez ateko zerbitzua ekonomikoki eraginkorra ez den sistema da, zerbitzu hori ezartzeak bilketa-kostua bikoiztea dakar, eta diru publikoa ezin da hain arinki kudeatu”. Atez ateko zerbitzu bidezko bilketaren emaitzek ere ez dute zerbitzu hori kasu guztietan justifikatzen: “Donostialdean badaude hainbat udalerri atez ateko zerbitzua dutenak eta ontziei, paperari edo beirari dagokionez edukiontzi-sistema duten beste udalerri batzuek baino kilogramo gutxiago biltzen dituztenak; aitzitik, 5. edukiontzia ezarri den hainbat udalerritan, materia organikoaren bilketa oso datu positiboak ematen ari da”.

Itxasoren ustez, zifrek erakusten dute egoera oso larria dela, eta “Atez ateko zerbitzua ezartzearen inguruan eta zaborrei dagokienez Bilduk egindako planen inguruan sortutako enpresak ikuskatu egin behar direla eta herritarrei gardentasun osoz jakinarazi behar zaiela funts publikoak zertarako erabiltzen diren”.


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.