Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2015/04/22

San Markosek eta Debabarrenak GHK-ri eta Eh Bilduri leporatu diete azken okrduko maniobra bat egin dutela zabortegien eredu zaharkituari eusteko

Debabarrena mankomunitateko presidente Arcadio Benítez jaunak eta San Markos mankomunitateko presidente Denis Itxaso jaunak salatu dute Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko (GHK) administrazio-kontseiluak ingurumen-baimen integratuari eta jarduera-lizentziari uko egiteko emandako erabakia. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzak eta Donostiako Udalak bi baimen horiek eman zituzten Zubietako erraustegi-proiekturako eta hari erantsitako instalazioetarako. Mankomunitate horietako ordezkariek salatu dutenez, erabaki horrekin estrategia bat ezkutatu nahian dabiltza, hau da, Zubietako hondakinen tratamendurako zentroa garatzeko orain artean egindako gestio guztiak bertan behera utzi nahi dituzte, izapide guztiak berriz ere hustetik hastera behartzeko.

"Azken orduko neurri horrek bertan behera uzten ditu 18 hilabete iraun duten izapidetze guztiak, eta nabarmen galarazten du hurrengo legegintzaldian krisi larri hori konpontzeko aukera. Baimen eta lizentzia horiek aurrera eramateko, ahalegin handia egin behar izan dugu epaitegietan, errekurtso eta alegazio guztien gainetik, eta orain berriz ere hutsetik abiatu behar dugula jakiteak argi uzten du etorkizuneko foru-gobernuak ere beste hainbat traba gainditu beharko dituela".

San Markoseko presidente Denis Itxasoren ustez, GHK partzuergoaren asmoa “guztiz gaitzestekoa da. Bere garaian Gipuzkoak hondakinei buruzko proiektu bat zehaztu zuen, denbora, dirua eta esfortzu handiak inbertituz horretan. Eta orain Bilduk bazterrean utzi nahi du, orain artean egindako gestio guztiak alferrik gal daitezen. Inbertitutako dirua alferrik galdu nahi dute, beren dogmak ezartzen jarraitzeko eta beren jarrerak gogortzeko, berehala datorkien porrotaren aurrean”. Itxasok oso haserre dagoela adierazi du, eta azpimarratu duenez, Bilduk "dena lotuta eta ondo lotuta utzi nahi du, baina demokrazian ezinbestekoa da gehiengoek onartutako arauak errespetatzea. Eta salatu nahi dugu, halaber, erabaki horiek hartu dituztela, gainera, Partzuergoko Batzarrari eta hondakinen mankomunitateei kontsulta bat ere egin gabe".

Bestetik, Arcadio Benítez jaunak egoera oso larria dela adierazi du: , “Legegintzaldi osoa eman dute ezer egin gabe, eta orain Gipuzkoako etorkizuna ere kolokan jarri nahi dute. Sekulako iruzurra da”.

San Markoseko presidenteak gaineratu du GHK-ren eta Bilduren jarrera gipuzkoarren kontra doala: “Lortzeko urteak behar izan dituzten baimen eta lizentzia horiei uko egitea ulertezina da. Jarrera horrekin gipuzkoarrei adierazi nahi diete gehiengoaren borondatea bost axola zaiela, eta berea inposatzea besterik ez dutela nahi, herritarren borondateari muzin eginez”. Ildo beretik, Arcadio Benítezek honako hau adierazi du: “Ulertezina da parte-hartzea eta bizitza politikoa ez judizializatzea aldarrikatzen dutenek azpijoko eta maniobra horietara jotzea”.


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.