Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2014/12/10

Mankomunitateari zor zizkioten 263.000 €-etatik 221.000 € ordaindu dituzte udal zordunek

Astigarragako, Hernaniko, Lezoko, Oiartzungo, Pasaiako eta Usurbilgo udalek San Markos mankomunitateari zor zioten ia-ia diru guztia ordaindu dute. Zehazki, zor zituzten 263.000 €-etatik 221.135 € ordaindu dituzte, eta Usurbilgo udalaren 39.600 € eta Astigarragako udalaren 4.877 € falta dira bakarrik. Mankomunitateko lehendakari Denis Itxaso jaunak begi onez ikusi du konpromiso horiek bete izana, eta honako hau ekarri du gogora: “aurrekontua betetzeak gaikako bilketa eta birziklatzearen zerbitzua bermatzen du, Donostialdeko herritarren % 80k erabiltzen duena”.

Zor hori sortu zen aldez aurretik aipatutako udalek uko egin ziotelako mankomunitatearen aurrekontuetarako gehiengo absolutuz onartutako kuotak ordaintzeari, biztanle kopuruaren arabera ezarri zirenak estatutuen 12. artikuluari jarraiki. Atez atekoa ezarri duten udalerrien bilketaren kostua handitu izanaren ondorioz sortu zen arazoa.

San Markos mankomunitateak bere gain hartu du udalei eskainitako zerbitzuak bete-betean defendatzeko konpromisoa, eta udal bakoitzak bere biztanle-kopuruaren arabera finantzatzea ebatzi du, horixe baita gaikako bilketa eta birziklatzea herritarrentzako arrazoizko kostu batekin bermatzeko modurik onena. Donostiako, Lasarteko eta Urnietako udalek bat egin dute ekimen horrekin.

Denis Itxaso: “Gaikako bilketa eta birziklatzea bermatzeko, behar-beharrezkoa da guztiok onartutako aurrekontua betetzea”.


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.