Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2014/10/28

Bildu gobernuburu duten sei udalek 262.000 € zor dizkiote San Markos mankomunitateari

Astigarragako, Hernaniko, Lezoko, Oiartzungo, Pasaiako eta Usurbilgo udalek San Markos mankomunitateko ohiko kuotak ordaintzeari utzi diote eta 262.234 €-ko guztizko zorra metatu dute, eta mankomunitatearen lehendakari Denis Itxasok dioenez, “zor horrek Donostialdean gaikako bilketa eta birziklatzea bermatzen duten zerbitzuak arrisku larrian jartzen ditu, eta herritarrek atez atekoari uko egin dioten lekuetan atez atekoa inposatzea beste helbururik ez du”. Aipatu diren udalek mankomunitatearen aurrekontuetan gehiengo absolutuarekin eta, estatutuen 12. artikuluak ezartzen duen bezala, udalerri bakoitzaren biztanle kopuruaren arabera onartu ziren kuotak ordaintzeari uko egin ziotenean sortu zen zor ekonomikoa. Itxasok zera adierazi du: “mankomunitateak irmo jardungo du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatuko dio zor diren kopuru horiek Udal Finantzaketarako Funtsetik ken ditzala eta mankomunitateari zuzenean ordain diezazkiola”.

Arazoaren sorburua atez atekoa ezarri duten udalerrietan hondakinen gaikako bilketak izan duen kostu-gehikuntza da, enpresa bat sortu baita mankomunitatearen eginkizunak betetzeko. Hernanin gertatzen ari dena da egoera horren adibide argia, hondakinak biltzeko bere kontuak hirurekin biderkatu baititu, eta 2009ko 500.000 euroko zenbatekotik 2013ko 1.500.000 euroko zenbatekora igaro da, eta mankomunitateari egiten dion ekarpena 2008ko mailan dago eta ez da 300.000 eurora iristen. Esanguratsua da, halaber, Pasaiako kasua, atez ateko sistema ezartzeak bilketaren kostua ia bikoiztea eragingo baitu, 1.000.000 €-tik 1.800.000 €-ra igarota.

Mankomunitateko lehendakari Denis Itxasok adierazi du mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak irmo eta, behar izanez gero, auzitegietan defendatzeko prest dagoela, eta “gaikako bilketan izan den kostu-gehikuntza handi hori nola justifikatzen den azaldu behar dutenak Bilduren udalak dira” adierazi du. Ildo horri jarraiki, behin eta berriz birziklatzearen defendatzaile gisa agertzen direnek Gipuzkoako biztanleen erdiaren hondakinak kudeatzen dituen erakundearen egonkortasun ekonomikoa arriskuan jarri nahi izatea “eskandalu izugarria” dela dio.


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.