Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2014/10/06

Administrazio publikorako software libreko tresna bat argitaratu du San Markosek

 

Softwarea libratzeko eta garatutako aplikazioak udalen eta beste toki-administrazio batzuen zerbitzura jartzeko Eusko Jaurlaritzaren plataforma erabiltzen duen Euskadiko lehen toki-erakundea dugu San Markos mankomunitatea. Ekimen horri esker, horretan interesa duen edozein toki-erakundek aplikazio horiek erabil ditzake, eta bere premietara egokitu.

Zehazki, aplikazio bat garatu dute toki-erakundeen aktiboen amortizazioa kontrolatzeko, eta, horri esker, erakunde bakoitzaren inbentarioa eta erakundearen aktibo bakoitza kudea daiteke. Intranet izateko diseinatua dago, baina web ingurunea denez, extranet gisa ere funtziona dezake.

Edozein udalek edo herritarrek balia dezake aplikazio hori Openapps aplikazioaren bidez, eta, kode irekian garatuta dagoenez, ez du lizentziarik ordaindu behar. Hasierako bertsioa gaztelaniaz garatu dute, baina aplikazioaren lizentziak eta arkitekturak software hau euskaraz ere baliatzeko aukera ematen dute, horretarako egokitzapen erraza eginda.

Lotutako informazioa: elkarrizketa San Markos mankomunitateko zuzendari nagusi Kepa Ugartemendiarekin.

 


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.