Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2014/04/11

Hondakinen bilketaren kostua biderkatzea leporatu dio Bilduri Denis Itxasok

Auzitegietan defendatuko ditu bere aurrekontuak San Markos mankomunitateak eta bosgarren edukiontziaren aldeko inbertsioa bultzatuko du inposaketarik gabeko birziklatzean aurrera egiteko.
Azaroan egindako batzarrean onartutako aurrekontua defendatu du San Markos mankomunitateak eta atez ateko sistema defendatzen duten udalerriek bere kontuen aurka errekurtso bat jartzeko erabilitako arrazoibideak argudiatu ditu.
Mankomunitateak azpimarratu duenez, gehiengo osoz onartu zen aurrekontu-proiektua, Donostiako, Errenteriako, Lasarteko eta Urnietako ordezkarien babesarekin. Bilkura berean, Usurbilek eta Oiartzunek udalen ekarpenak emandako zerbitzuen arabera finkatzearen alde aurkeztutako zuzenketak baztertu zituen batzarrak, horrek praktikan mankomunitatea desegitea eragingo bailuke, eta udalerri bakoitzaren biztanle kopuruaren arabera finkatu zituen ekarpenak, estatutuek 12. artikuluan ezarritakoari jarraiki. Errekurtsogileek erabaki horren berri izan zuten eta onartu egin zuten, eta beren udal-aurrekontuetan gaineratu zituzten mankomunitateari egin beharreko ekarpen horiek. Era berean, materia organikoaren bilketa selektiboa bosgarren edukiontziaren bidez zabalduko zela erakusten zuten mankomunitateak aurkeztutako kontuek, mankomunitatearen beraren helburuen eta estatutuen arabera betiere:
“Honako hauek dira mankomunitatearen helburuak: (…) zaborrak desagerraraztearekin lotutako alderdi guztien konponbide integrala, bilketarekin eta garraioarekin hasi eta zaborra erabat suntsitzearekin buka” (10. art.)
Mankomunitateko presidentea, Denis Itxaso, onartutako aurrekontuak irmo eta, beharrezkoa izanez gero, auzitegietan defendatzeko prest agertu da. Ildo horretan, adierazi duenez, “materia organikoaren bilketak sistema eraginkor, borondatezko eta inposaketarik gabeko baten bidez aurrera egingo duela bermatzen dute aurrekontu hauek”. Era berean, uste du “benetako eskandalua” dela orain arte birziklatzearen defendatzaile gisa agertu direnek orain bosgarren edukiontziaren boikotaren alde agertzea eta gai hori epaitegietara eramateko prest egotea Donostiako, Errenteriako, Lasarteko eta Urnietako herritarrek materia organikoaren birziklatzean parte hartzea saihesteko.
Benetako arazoa zera da, Itxasoren hitzetan, atez ateko sistemaren udalerriek beren bilketa-kostuak biderkatu egin dituztela, enpresa bat sortu baitute mankomunitatearen eginkizunak betetzeko. Hernanin gertatzen ari dena da egoera horren adibide argia, hondakinak biltzeko bere kontuak hirurekin biderkatu baititu, eta 2009ko 500.000 euroko zenbatekotik 2013ko 1.500.000 euroko zenbatekora igaro da, eta mankomunitateari egiten dion ekarpena 2008ko mailan dago eta ez da 300.000 eurora iristen. Esanguratsua da, halaber, Pasaiako kasua, atez ateko sistema ezartzeak bilketaren kostua ia bikoiztea eragingo baitu, 1.000.000 €-tik 1.800.000 €-ra igarota. Zifra horiek adierazgarriak dira eta benetako arazoa erakusten dute. “Kostuak biderkatzen dituen hondakinak kudeatzeko sistema bat nola justifikatzen den argitu beharko diete zenbaitek beren herrikideei”.

Mankomunitatea ezin da kartarako zerbitzu bat bezala ikusi, udal bakoitzak komeni zaizkion zerbitzuak bere aldetik erabakita. Hondakinen kudeaketari ekitea eta horretarako beharrezkoak diren azpiegiturekin hornitzea ezinezkoa izango litzateke planteamendu horrekin. Kudeaketa-premiak batera eta solidarioki aztertzea izan da betiere mankomunitatearen espiritua, udal bakoitzak bere aldetik hartuta handiegiak izango liratekeen premiei erantzuteko, batez ere udal txikienen kasuan.


Albisteen zerrendara itzuli

Comentarios (1)

jon
2014-04-11
Me parece un \"atraco\" lo que quereis hacer, ¿Para esto hicisteis el \"golpe\" entre pnv y vosotros en la mancomunidad ?\r\n\r\nYo no se cuanto son los costes, sólo sé lo que un vecino de Hernani, paga en concepto de tasa. ¿Podeis poner algun ejemplo de los pueblos integrantes en la mancomunidad , del 5º contenedor que pague de tasa de basura MENOS que Hernani? Me gustaria conocer ese dato.\r\n\r\nQuien te ha visto y quien te ve, EN FIN ... SIN MAS COMENTARIOS, \"LO MAS FINO QUE SE OCURRE ES \"INDECENTE\".

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.