Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2014/03/13

Hiri hondakinen gaikako bilketan San Markok % 36a gainditu du

San Markoko Mankomunitateak 2013. urtean % 36,3 lortu zuen hiri-hondakinen gaikako bilketan. 119.616 tona zabor kudeatu ziren; hauetatik 41.883 gaika bildu ziren eta 1.549 autokonpostatzera bideratu ziren hain zuzen ere. Datu hauek puntu batean baino gehiago hobetzen dituzte 2012ko emaitzak ,orduan, gaikako bilketa % 35era iritxi zen. Guztira 382,5 kg sortu ziren biztanle eta urteko , hauetatik 133,5 jatorrian bereiztu eta gaika bildu ziren, eta ,4,96 autokonpostatzeko bideratu ziren.

Materialen arabera, guztiaren % 32,7 (13.712 tona) papera eta kartoiari dagokio,% 88,3 edukiontzietan bota edo Mankomunitateak egiten dituen bilketa berezien bitartez lortu zen eta gainerako % 11,3, berriz, atez atekoaren bidez. Beirazko ontziak guztiaren % 25 suposatzen dute eta gaika 10.500 tona bildu ziren, % 85,6 espaloietan kokatuak dauden igluen bitartez eta % 14,4 ostalaritzarako bilketa berezietan. Ontzi arinak materialen hirugarren korrontea dira % 15,7arekin eta 6.559 tona guztira; hauetatik % 82,3 edukiontzi horietan botatzen dira eta % 17,7 atez ateko sistema bitartez. Laugarren taldea, gainerako gaikako bilketek osatzen dute, besteak beste, pilak, ehuna, olioa, aparatu elektrikoak, kimaketa eta lorezaintza hondakinak, egurra eta tamaina handiko tresnak, 6.201 tona jaso ziren guztira ,% 14,8,  herribidean jarriak dauden edukiontzi edo bilketa berezien  bitartez biltzen dira.

Arestian aipatutako bilketak Mankomunitateko udalerri guztietan hedatuak daude. Materia organikoaren kasua bestelakoa da, 2013. urtean zerbitzu hori izan ez duten udalerriak edo zati batean ezarria zutenak bait daude. Xehetasun hori egin ostean, garrantzia kontuan hartuta, materia organikoa 4.911 tonarekin laugarren korrontea da gaikako bilketaren guztiaren % 11,7 izanik. Bilketa-sistemei erreparatzen badiegu, aipatu behar da Urnieta dela eremu guztian organikorako edukiontziak dituen udalerri bakarra, Donostian berriz, edukiontziak bakarrik Amara eta Groseko auzoetan aurki daitezke. Muga horiek izan arren, giltza duten edukiontzien bidez jasotako materia organikoa 1.212 tonara (% 24,6) iritsi da. Gainerako udalerrietan, Errenteria eta Lasarte-Orian izan ezik ,ez dute halako bilketarik, atez ateko sistema erabiltzen da eta 3.699 tona (% 75,4) jaso dira.

Laburbilduz, paper/kartoi, beira, ontzi eta hainbat materialen kasuan edukiontzien bitartez egindako bilketa argi eta garbi nagusi dela baiezta daiteke  % 80 edo gehiagorekin. Egoera hori materia organikoaren kasuan aldatu egiten da, % 75 atez atekoaren bidez jasotzen bait da, dena den, Donostian edukiontziak ezartzera itxaron behar da datu egiaztatuagoak eskaini ahal izateko.

Aurreko sailkapena kontuan hartuta, materia organikoaren bilketa kenduta, ez baitago orokortua, San Markoko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan pertsonako eta urteko batez beste 117,84 kg jasotzen dira gaika. Batez besteko horren gainetik honako udalerriak aurkitzen dira: Usurbil, 137,9 kg; Oiartzun, 131,5 kg; Pasaia, 129,24 kg; Astigarraga, 125,89 kg; Donostia, 123,29 kg; Urnieta, 119,43 kg eta Lasarte-Oria, 118,24 kg. Bataz bestearen azpitik, ordea, hiru udalerri daude: Lezo, 113,63 kg; Hernani, 113 kg eta Errenteria, 104,6 kg.

Materia organikoaren bilketari buruz, atez ateko sistema ezarria duten udalerrien artean, bereizketa bat egin behar da zerbitzua 2013. urte osoan eskaini eta urtean zehar sartu direnen artean. ondorioz, datuak ez dira urte osokoak. Lehenengo multzoan Usurbil (biztanle eta urteko 122,61 kg materia organiko), Oiartzun (79,03 kg) eta Hernani (77,96 kg) daude. Bigarren eta datu horietatik oso hurbil, Astigarraga ( 72,83 kg) kokatzen  da nahiz eta apirilean ezarri bilketa eta honen atzetik  Lezo (50,63 kg). Mankomunitatean materia organikoa biltzeko edukiontzien sistema pertsonalizatua aukeratu duten udalerrien kasuan, Urnietan pertsonako eta urteko 38,98 kg jasotzera heldu  zen, Pasaiak  5,54 kg bildu ditu irailean hasita atez atekorekin.

Donostian, Amara eta Grosen jarritako edukiontziek borondatez izena eman zuten 4.765 familiei eskaintzen diote zerbitzua, hau da, gutxi gorabehera 11.500 pertsonei eta 880 tona materia organiko bildu ziren, hots, persona eta urteko 76,52 kg. Zifra hori,bi auzoetan dauden biztanle guztietara hedatuz gero, 41.000 pertsona, pertsona eta urteko kopurua 21,4 kg-ra gutxitzen  da. Atal honetan, bostgarren edukiontzia hiri guztira zabaltzen denean, datu hauek nabarmen gora egitea espero da. Amara eta Groseko partaidetza datuak (biztanleen % 22) estrapolatuz,, Donostian 50.330 pertsonak parte hartuko lukete eta 3.851 tona jasoko lirateke, 2013. urtean Mankomunitateko gainerako udalerrietan bildutakoa bezainbeste hain zuzen ere.

 

Poligonoetan gaikako bilketa % 60tik gorakoa da eta 2013. urtean ezarritako sistema berriaren aurreko emaitzak 15 puntutan hobetzen ditu.

Mankomunitateak kudeatutako poligonoetan 10.948 tona hondakin sortu ziren 2013. urtean; horietatik 5.774 (% 52,74) gaika bildu ziren baita balioa emateko erabili ere. Ehuneko hori etengabe igo da 2013ko ekainean araudi berria aplikatzen hasi zenetik , batez beste % 45 gaika biltzetik % 60tik gora jasotzera pasa da 2014. urteko lehenengo hilabeteetan. Hobekuntza horrekin, urtean 1.600 tona hondakin baino gehiago ez da isurtzea saihestu da. Materialen arabera, papera/kartoia eta egurra dira bi korronte nagusiak, bien artean bildutako hondakinen % 50 inguru lortzen da.

Araudi berriari esker, hondakin gehienak birziklatzea edo konpostatzea posible da, lau zati bereizi jasotzetik hamalau zati bereiztera  pasa da eta horretarako, enpresei edukiontzi bereziak eman zaizkie zati bakoitzerako. Enpresek, beren beharren arabera egiten dute eskaera eta, horrela, hondakin nahastuen bolumena , baita aprobetxamendu eta birziklatze ehunekoa igo ere.

 

 


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.