Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2014/03/05

Denis Itxasok E.Lri zabortegi berriak irekitzen ez uztea eskatzen dio

an Markoko burua, Denis Itxaso, gaur Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordean izan da, GHOKPIn aurrez ikusitako azpiegiturak gelditzearen aurrean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hondakinen plan berria aurkeztu ostean, Mankomunitatearen egoeraren berri emateko. Bere parte-hartzean Itxason azaldutakoaren arabera, Bilduk aurkeztutako planak “Gipuzkoan zabortegi berriak ireki nahi ditu, baita erabaki horren ondorio negatiboak mozorrotu ere”. Halaber, asmo horien froga Urteta, Lapatxe eta Sasietako zabortegien itxiera atzeratzea dela aitortu du. Hasieran 2014. urterako aurrez ikusia zegoen eta orain beste bi urtez luzatuko da, kasurik hoberenean. “2014. urtean beraien ahaleginarengatik ordaina izango zutela eta beraien zaborrak balorizazio-plantan tratatuko zirela pentsatuta, gipuzkoar askok egin zuten konfiantza- eta elkartasun-hitzarmena puskatu da”. Egoera honen aurrean Mankomunitateak duen posizioari dagokionez, Denis Itxasok bera buru den bitartean San Markoko zabortegia ez dela inolaz ere berriz irekiko bermatu du eta ixte eta zigilatze-lanekin aurrera jarraitzen ari dela, egoera itzulezin bihurtzeko.

Bere aurkezpenean, San Markoko Mankomunitateko buruak “inerteen” zabortegiez hitz egitean errealitatea mozorrotzen dela azpimarratu du. Gipuzkoako Aldundiaren plan berrian aurrez ikusitako plantetako hondakinak “ez-arriskutsuak” dira, hain zuzen ere, etxeko zaborraren kalifikazio berekoak eta hiri-hondakinen usain eta iragazpen-arrisku berdinak dituzte. Itxasok aipatutakoaren arabera, hori da Planean zabortegiaren kokapena, kopurua eta hedadura ez adieraztearen arrazoia. Aldundiak dokumentuan bertan harrobi abandonatuak erabiltzeko aukera aztertu du eta mapa bat dago kokapenekin. Izan ere, parlamentariei erakutsi zaie. Aipatutako mapak hemezortzi kokagune aurrez ikusten ditu honako udalerrietan: Andoain, Astigarraga, Bergara, Deba, Donostia, Leaburu-Gaztelu, Legorreta, Orio, Errenteria, Errexil, Urretxu, Zarautz eta Zegaman. Aldundiak berak egindako kalkuluekin bat, harrobi guztiak zabortegi bezala erabiliz gero, 4 edo 5 urteko epea izango litzateke isurketaren politikarekin jarraitzeko.

San Markoko buruak egoera hau GHOKPIren aurreikuspenekin alderatu du. Azkenekoak zabortegiak 2014. urtean ixtea aurrez ikusten zuen, 0 isurketaren politika zehazten zuen eta birziklatze eta konpostatze ehunekoak hondakinen %57ra iristen ziren, gainerako %43a biolehortu eta balioa eman nahi zitzaion. Hori guztia lurralde  eta erakunde adostasunean oinarrituta eta Batzar Nagusietan gipuzkoarren ordezkariak alde azalduta. Ondorioetan, Denis Itxaso hondakinen plangintza iraunkorrera itzultzearen alde azaldu da, adostasunean oinarritzen bait zen eta herritarren borondatea errespetatzen bait zen. Ildo horri eutsiz, konponbideak sustatzeko eta zabortegi berriak irekitzea saihesteko, Legebiltzarrak gaiari eustea eskatu du “herrialdean pentsatzen”, kudeaketa mantentzen bada, hondakinak ez lirateke Gipuzkoaren arazoa izango, Euskadirena baizik.






Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.